Aiaraldea Kultur Faktoriak lau sormen beka esleitu ditu eta, ondorioz, proiektu bakoitzari 1.000 euroko ekarpena egingo dio. Babesa jasoko duten sortzaileak Maider Ramirez Martín eta Oihane Ibarra Salina laudioarrak, Maite Aizpurua Olaizola, Intza Alkain Ibarguren eta Mejillon Tigre Kolektiboa, Ane Azkona Galarraga donostiarra eta Harkaitz Gorostiaga Estiballes laudioarra dira.
Zehazki, euren proiektuak honako hauek dira:
- Maider Ramirez Martin eta Oihane Ibarra Salina gazteek Kirrikiri ipuin bilduma interaktiboa egitea izango dute helburu, euskal gizarteko aniztasuna islatzeko, eurek azaldu duten moduan.
Maider Ramirez Martín eta Oihane Ibarra Salina laudioarrek ipuin bilduma interaktiboa sortzeko baliatuko dute laguntza. Euren helburua da euskal gizartearen aniztasuna islatzea, besteak beste. pic.twitter.com/arrJK7w9x2
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 30, 2023
- Maite Aizpurua Olaizola, Intza Alkain Ibarguren eta Mejillon Tigre Kolektiboak antzezlana sortuko dute. Hain zuzen, Forever - Lagunekin bakarrik tatuatu daiteke izango da izenburua.
- Ane Azkona Galarragak bideo kontaketa esperimentalaren bidea hartuko du eta Cuchara de plata o llaves izango da horren izena.
Ane Azkona Galarragak bideo kontaketa esperimentalaren bidea hartuko du 'Cuchara de plata o llaves' lanean. pic.twitter.com/54bCDehqYc
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 30, 2023
- Harkaitz Gorostiaga Estiballesek Eskutik, dantza urbanoaren bitartez zeharkako diziplinen koreografia, asmatuko du. Musika, dantza, argia eta antzerkia baliatuko ditu kritika soziala sustatzeko.
"Hautaketa zaila"
Aiaraldea Kultur Faktoriak 17 proposamen jaso ditu eta arduradunek aitortu dute soilik lau hautatzea zaila izan dela: "Guztira, hamazazpi proiektu aurkeztu dizkigute, bakarkakoak eta taldekakoak, eta esan beharra daukagu oso zaila izan dela lau bakarrik aukeratzea, oso proposamen interesgarriak, deigarriak eta gauzatzen ikusteko irrika piztu digutenak izan direlako".
Lagunduko diren egitasmoak udazkenean erakutsiko dituzte publikoki, amaitutako emaitza edo garatutako prozesuaren zati bat, bederen, Faktorian bertan antolatuko den sortzaileen arteko topaketa irekian edota udazkenerako antolatzen ari diren Arte Hartze Zikloaren barruan.
Elkarlan eredu berriak
Aiaraldea Kultur Faktoriak nahiko lituzkeen sortzaile guztiei babes ekonomikoa emateko gaitasunik ez duenik, bestelako elkarlan bideen bila ari da. "bisibilizazioan laguntzeko formulak ere eskaini nahi dizkiegu aurkeztu diren proiektuei. Adibidez, abenduaren 3an, Arte Eman Festa ekimena antolatzen ari gara, Kultur Faktoriaren sormen egonaldietan eta beketan garatu(ko) diren proiektuak erakusteko eta sortzaileek beraien bizipenak partekatzeko euren artean eta publikoaren aurrean", adierazi dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!