Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturte berriko lehen zenbakia. Udako aje emozionala baretzera dator agerkaria, abuztuan eta irailean eskualdean egondako jaien argazki bilduma oparoarekin.
Baina aktualitateko gaiak ere jorratzen ditu agerkariak, Autoglas-Glavistaren lantegiko egoerari buruzko erreportajearekin edota kultura zein kirolaren esparruko elkarrizketa eta artikulu sortarekin, besteak beste.
Hamabostekaria eskura dago dagoeneko eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, kiosko zein bestelako espazioetan, doan. Horrez gain, hemen ere irakurri daiteke formatu digitalean.