121 irudi jaso ditu guztira Udariklik Aiaraldea Komunikabideak antolatzen duen Udako Argazki Lehiaketak. Aurkeztutako lanen artean denetarik dago; paisaiak, erretratuak, toki hotzak, munduko txoko beroak...
Orain erabiltzaileen txanda heldu da euren ustez onenak diren argazkiak hautatzeko. Horretarako, hemen sartu behar dira eta hiru irudiren alde bozkatu. Horretarako, hiru irudien gainean klikatu ondoren bozkatu botoia sakatu beharra dago, orrialdearen beheko partean.
Mundua eta Aiaraldea dira lehiaketako bi kategoriak eta jendeak banatutako bozen arabera hamar irudi bozkatuenak (sail bakoitzeko), geratuko dira Maied Urrutia eta Josu Zaldibarren esku.
Irudigintzan aditu eta irakasle diren aiaraldear horiek erabakiko dute zeintzuk izago diren irudi saridunak.
Eskualdeko atalean gailentzen denak El Lio jatetxean bi lagunentzako 60 euroko afaria izango du. Mundua kategoriako onenak, ostera, Trebiñu Sagardotegian 70 euroko menua izango du.