Beste istripu bat gertatu da gaur arratsaldean Altuben, 18:00ak aldera. Motor batek eta auto batek elkarren artean talka egin dute eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu da motor gidaria artatzera. Errail batean trafikoak etenda dago eta trafikoa desbideratzen ari da Ertzaintza.