Bihar hautatuko dute Aiarako Kuadrillako presidente berria

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 26a, 17:30

Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidentea izan da 2019-2023 legealdian. / Aiarako Kuadrilla

Zaraobeko gainean izango da bozketa, ohitura jarraiki, eta Laudioko, Amurrioko, Aiarako, Okondoko eta Artziniegako ordezkariek emango dute botoa.

Bihar 17:00etan hitzordu garrantzitsua izango du Aiarako Kuadrillak. Behin Laudioko, Amurrioko, Aiarako, Artziniegako eta Okondoko udal gobernuak egonkortu direla, erakundeko 29 ordezkariek ekingo diote presidente berria hautatzeko bozketari. Zaraobeko gainean presidenteordea nor izango den ere erabakiko dute.

Hori dela eta, egungo presidentea Encina Castresana Astarloak agurtzeko oharra zabaldu du. “Lehendakari izendatu nindutenean, erakunde-mailan esperientzia eskasa nuela aitortu nuen eta, geroztik, indar politikoen arteko elkarrizketaren alde lan egin dut. Gainera, beti izan dut nire taldearen babesa eta konpromisoa, eta aurrerapen handiak egin ditugu bultzatzea eskatzen zuten esparru eta arloetan”, aipatu du.

Bere legealdiari dagokionez, Castresanak honako proiektu hauek nabarmendu ditu: "Kuadrillaren egoitza Aiarako udalerrian kokatu izana eta lehen urratsak egitea Foru Plana eskatzeko, Aiarako Kuadrillaren egoitzako obrak hasi ahal izateko. Halaber, abian jarri den beste proiektu bat langileak egonkortzeko prozesua izan da, "2024ko abendua baino lehen amaitu beharko dena".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide