NOIZ?
2023ko urriaren 7-8ko asteburua. Irteera urriaren 7an 9:30ak aldera egingo dugu eta itzulera igandean 17:30ean.
NORTZUK?
Edozein adineko pertsonak daude gonbidatuta, izeko, osaba, amama, aitite, guraso, tutore, gazte, haur, heldu...
ZERTARAKO?
Familian euskaraz gozatzeko, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako proiektua ezagutzeko, eskubideko familia eta haur ezberdinekin gozatzeko...
APUNTATZEKO sartu link honetan eta bete inskripzio orria: labur.eus/faktoriazuhatza2023
Izen-ematea inskripzio ordenaren arabera egingo da eta bazkideek lehentasuna izango dute. Apuntatzeko azken eguna irailaren 24a izango da.
Informazio gehiago: 693 85 53 12 / hezkuntza@aiaraldea.eus
PREZIOA
Prezioaren barruan larunbateko bazkaria, merienda eta afaria, igandeko gosaria eta bazakaria daude sartuta; baita aterpetxea eta ur-ekintzak ere.
Kooperatibako bazkideak:
Ez-bazkideak:
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.