Euskadiko I. Kros Liga egingo da urriaren 22tik aurrera. Euskal Autonomia Erkidegoko atletismo klubek eta Euskal Federazioak sustatu dute txapelketa kirola eta parte hartzea bultzatzeko.
Guztira, bederatzi proba izango dira. Urriaren 22an abiatuko da Zornotzan abenduaren 17an amaitzeko Eibarren. Kategoria bakoitzeko irabazleak plaza lortuko du Espainiako Txapelketan eta kirol federatuko maila guztietan jokatuko da, hau da, 16 urtetik gora.
Laudion eta Amurrion
Laudio Atletismo Klubak eta Oinkariak Klubak ere parte hartuko dute ligan eta kros lasterketa bana antolatuko dituzte Aiaraldean. Lehenengo proba azaroaren 26an izango da Laudion, Ellakurin, eta abenduaren 10ean Amurrion bigarrena, Reforren.
RFEAko egutegi nazionalean egongo dira biak. Baina, kirolari federatuentzat ez ezik, eskola kirolarientzat eta herri lasterketan parte hartu dutenentzat ere tokia egongo da proba bietan.