Auto istripua jazo da gaur iluntzean BI-625 errepidean, Arakaldo eta Arrankudiaga artean. Auto bat bidetik atera eta irauli egin da 20:20ak aldera. Gidaria zaurituta eraman dute Galdakaoko ospitalera, baina ez zirudien larri zegoenik, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Poliziak egon dira trafikoa txandaka bideratzen, errailetako bat moztuta egon baita 21:20ak arte. Auto ilarak sortu dira horren ondorioz, baina trafikoa normaltasunera itzuli da dagoeneko.