AIARALDEA HEMEN

Autoglas-Glavistaren egoera eta Energia Berriztagarrien Sektore Plana, Aiaraldea Hemen hamabostekariko protagonistak

Erredakzioa 2023ko urr. 13a, 08:50

Gai ugari jorratzen ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 187. zenbakia. Autoglas-Glavistako lan gatazkari eta energia berriztagarrien balizko proiektuei eskaini diegu begirada, besteak beste.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ale berria, 187. zenbakia, alegia. Erreportaje ugari jaso ditugu agerkariaren 32 orrialdeetan. Bi dira gai nagusiak: Autoglas-Glavistako lan gatazkaren inguruko analisia eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Energia Berriztagarrien Sektore Planari buruzko erreportajea.

Proiektu eoliko eta fotovoltaikoak mapa gainean

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak Energia Berriztagarrien Sektore Plana osatu du, lurralde antolamendua arautzeko energia berriztagarrien esparruan. Orotara 20 proiektu eoliko eta fotovoltaiko aurreikusi dituzte eskualdeko lurretan. Aiaraldea Komunikabideko kideok mapa bat osatu dugu proiektu energetiko horien kokapena azaltzeko.

Autoglas-Glavistako egoera

Egoera zailean aurkitzen dira Autoglas-Glavista enpresako 240 langileak. Enplegua Erregulatzeko Espedientea dute mahaigainean, eta egunez egun geroz eta bideraezinagoa dirudi fabrikaren etorkizuna, Guardianek lurren salerosketari ezezkoa eman ostean. Balizko konponbide baten inguruan hausnartu dugu agerkariaren azken zenbakian, hainbat iturri sindikalekin balizko irtenbide bati buruz hitz eginda: fabrikaren lurren desjabetzea.

Hauek eta beste hainbeste gai topatu daitezke Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Astelehenetik aurrera banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide