Belar artifizialeko zazpi zelai aldatu beharko dituzte Aiaraldean, Europar Batzordeak kautxuaren erabilera debekatu duelako

Aitor Aspuru Saez 2023ko urriaren 16a

Ellakuriko zelaian belar artifiziala jarri zuten 2017an bere erabilera areagotzeko.

Zortzi urteko epea eman du Europar Batasuneko Batzordeak kautxuzko kirol azpiegiturak ordezkatzeko eta eskualdean eragin ekonomiko edo soziala izan dezake horrek.

Europar Batasunak mikroplastikoen aurkako politikak bultzatzeari ekin dio eta horrek eragin zuzena izango du herritarren bizitzetan. Printzipioz, estrategia horren berri izan zuen jende gehienak purpurinaren debekua dela medio, baina kautxuaren aurkako neurriek ere isla izango dute aurki.

Izan ere, Europar Batzordearen aburuz, mikroplastikoen iturburu nagusia kautxua da eta gai hori belar artifizialeko zelaietan baliatzen da, hare geruzaren azpian, hain zuzen.

Hori dela eta, Europar Batasunak kautxuaren ekoizpena debekatu du eta belar artifizialeko zelaiak ere aldatzeko beharra ezarriko du, zortzi urteko epean.

Zazpi zelai Aiaraldean

Aiaraldean belar artifiziala erabiltzen dute hainbat udalerrik, futbol zelaietan, gehienbat (nahiz eta erabilera anitza eman ahal zaien kirol azpiegitura horiei). Guztira, belar artifiziala zazpi zelai daude eskualdean: Urduñako Arbietokoa, Orozkoko eta Arrankudiagako futbol zelaiak, Amurrioko Refor kirolgunean dauden bi azpiegiturak eta Laudioko Ellakurikoa, Altzarratekoa eta Gardeako Hockey zelaia.

Ordea, Arabako Hockey Federazioak azaldu dionez Aiaraldea Komunikabideari, Gardeakoak ez dauka kautxurik.

Gogoratu beharra dago 600.000 euro bideratu zituela Laudioko Udalak Ellakuriko zelaira 2016an eta 2017an. Inbertsio horren asmoa zen ahalbidetzea futbol jokalarik gehiagok baliatzea kirolgunea, eta ez soilik CD Laudioko talde nagusiak.

Europar Batasunak agindutako aldaketak inbertsio gehiago ekarriko ditu, baina ikusteke dago zer nolako diru kopurua exijituko duten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide