Eskualdeko asanblada irekia egingo dute Greba Orokor Feministaren antolakuntzari heltzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 18a, 07:28

2018 eta 2019ko Gaeba Feministen eta 2020ko greba orokorraren lekukoa hartukod u azaroaren 30eko deialdiak. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Greba Batzordeak asanblada ireki mistoa egingo du bihar, 18:30etan Amurrioko kultur Etxean, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren antolakuntza zabaltzeko.

"Zaintza eskubide kolektiboa" aldarri greba feminista orokorrerako deia zabaldu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, duela hilabete abian jarritako "denon bizitzak erdigunera" dinamikari segida emanez. Hilabete luzeko lanaren emaitza da greba deialdia, eta azken urteetako martxoaren 8ko greba feministetan eta 2020ko greba orokorrean du ernamuina.

Maila lokal zein nazionalean burututako asanbladen bidez, mugimendu feministak Greba Feminista Orokorraren oinarriak eta nondik norakoak definitu ditu azken asteetan. Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek urriaren 10ean erregistratu zuten ofizialki azaroaren 30eko greba deialdia. Hego Euskal Herriko langile guztiak daude grebara deituak.

Aiaraldeko Greba Batzordeak asanblada ireki mistoa egingo du bihar, 18:30etan Amurrioko Kultur Etxean

Greba batzordeak hauspotzeko unea

Greba orokorreko makinaria guztia martxan jarrita, Aiaraldeko Greba Batzordea ere azaroaren 30eko deialdia prestatzeko lanari ekin dio. Iragan astean asanblada bana egin zuten Amurrion eta Laudion. Bihar , ordea, eskualdeko asanblada irekia egingo dute, datorren hilabetean eman beharreko urratsak definitzeko. Urrairen 19an, 18:30etan, egingo dute asanblada irekia, Amurrioko kultur etxean. 

2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrerako egindako lana hartuko dute oinarri, eta" greba deialdiaren zabalpena ahalik eta eraginkorrena eta masiboena" izatea izango da helburu nagusietako bat, Greba Batzordeko kideek azaldu dutenez.

Greba batzorde mistoa

Eskualdeko eragile zein norbanako oro daude deituak biharko asanblada orokorrera, eta espazio mistoa izango dela nabarmendu dute deitzaileek. Izan ere, 2018 eta 2019ko greba feministak ez bezala, azaroaren 30eko lanuztea mistoa izango da, hots, orokorra. Eta hor kokatu dute mugimendu feministak zein Aiaraldeko Greba Batzordeak deialdiaren erronka nagusietako bat: gizonezkoen parte hartzea.

Grebaren "antolakuntza operatiborako espazio mistoak", izango badira ere, "prozesua feminista izaten jarraitzeko bermeak" jarriko dituela azaldu du mugimendu feministak. Halaber greba batzordeak "espazioa seguru eta erosoak" izango direla aldarrikatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide