'Naturaren apeta' eta 'Abesbatzaren etorkizuna. Laudioko Kasinoa', Aiaraldeko Udako Argazki Lehiaketako saridunak

Erredakzioa 2023ko urr. 20a, 07:10

'Abesbatzaren etorkizuna. Laudioko Kasinoa' argazkia. / Shagora Cantalapiedra

Itziar Montalban eta Shagora Cantalapiedra izan dira irudien egileak.

Tarte luzez hausnartu ostean, Maied Urrutiak eta Josu Zaldibarrek osatutako epaimahaiak erabaki du Naturaren apeta izan dela saria jasotzeko hautatua 'Mundua' atalean eta Abesbatzaren etorkizuna. Laudioko Kasinoa, ordea, 'Aiaraldea' sailean.

Epaimahaiak honakoa adierazi du: "Teknika aldetik biak oso ondo daude. Naturaren apeta argazkian enkoadraketa naturalaren erabilera egokia eta oso estetikoa da, dauzkan kontraste eta testura ederrek argazkia irudi oso erakargarria bilakatzen dute".

Abesbatzaren etorkizuna. Laudioko Kasinoa irudiari dagokionez, epaileek honakoa azaldu dute: "Bigarrenak narratiba aldetik uda oso ondo kontatzen du. Hau da, udan topatu dezakegun ohiko egoera da, haurrak eta adineko pertsonak gauean dantzan, jolasean, jaian topatzen ditugu eta hau urtean zehar ez dugu hainbeste ikusten. Enkoadraketa ere ona da, argazki hori begiratzean uda benetan sentitu daiteke".

Itziar Montalbanek, 'Mundua' sailean irabazi ondoren, Trebiñu Sagardotegian 70 euroko menua izango du eta Shagora Cantalapiedrak, aldiz, El Lio jatetxean bi lagunentzako 60 euroko afariaren saria jasoko du.

Uda osoan 100 irudi baino gehiago jaso zituen Aiaraldea Komunikabideak Udariklik lehiaketan eta webguneo erabiltzaileek erabaki zituzten finalistak bozketa bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide