Buru Osasunaren Aldeko Ibilaldi Soziala izan da Asasamek azken astean prestaturiko programaren plater nagusia. Atzo egin zuten ekimenaren IV. edizioa. 2019an martxa lehendabiziko aldiz antolatu zenetik, urtez urte arrakasta handiagoa izan du hitzorduak.
Goizeko hamarretan Laudiotik eta Amurriotik abiatu ziren zutabeak, eta dozenaka lagun elkartu ziren. Parte-hartzaileek Nerbioiko Parke Lineala jarraitu zuten Luiaondora arte, eta bertan egin zuten bat guztiek.