ZOZKETA

Green Valley, Burbuilak edota Amparanoia ikusteko aukera emango du Herriko Festak eta Aiaraldea Komunikabideak bono bikoitza zozkatuko du

Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 15:05

Amparanoia taldeak joko du jaialdian, besteak beste. / Diario de Madrid (Wikipedia)

Zeberion ospatuko duten jaialdiak kontzertuak, hitzaldiak, ekimen herrikoiak, erakusketak eta azokak izango ditu eta Aiaraldea Komunikabideak bono bikoitza zozkatuko du azaroaren 2an. Hemen parte hartu daiteke zozketan.

Zeberiok hartuko du Herriko Fest jaialdiaren lehen edizioa azaroaren 3tik 5era bitartean. Ekimenak puntako musikariak (Green Valley, Amparanoia, Burbuilak, Skabidean, Bad Sound...), bertsolariak (Nerea Ibarzabal, Xabi Paya...) edota bestelako kultur proposamenak eskainiko ditu.

Zeberio KM0 eta jaialdiak berak hiru eguneko egitarau bizia antolatu dute eta azokak, kale kontzertuak, garagardo edota txokolate dastatzeak zein mahai inguruak egongo dira bertaratzen direnentzat.

Egitaraua zabala eta anitza da, kartelean ikus daitekeen moduan:

Aiaraldeko ekarpena

Eskualdetik kanpo eginda ere, Aiaraldeko zaporea izango du Herriko Festak. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak parte hartuko du Xabier Madariaga kazetariak bideratuko duen mahai inguru batean. Horrez gain, ostiralean Green Valleyk joko du eta igandean, aldiz, Burbuilak taldearen txanda helduko da. Arrankudiaga-Zollon bizi zen Gorka Txamorro ere dabil antolakuntzan murgilduta.

Bono bikoitzaren zozketa

Interesdunek bono bikoitza izango dute jokoan Aiaraldea Komunikabideak egingo duen zozketan. Parte hartzeko hemen egin daiteke izen-ematea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide