Renfek Bilboko aldirietako zerbitzuak eten ditu asteburuetan gauez -Gau Jaiak deiturikoak- eta egun 23:30ean amaitzen dira aukerak ostiral eta larunbatetan, 04:05ean berriro tren bat eskura izan arte.
Hori dela eta, herritar batek sinadura bilketa hasi du hemen. Zehazki, garraio publikoaren erabiltzaile horrek exijitzen du zerbitzua pandemia baino lehen zegoena izatera itzultzea, eta asteburuetako gauetan trenak egotea Bilboko inguruetako udalerrietan.
Sustatzaileak argudiatu du trena aukera segurugoa, ekologikoagoa eta merkeagoa dela, ibilgailu pribatuekin edota taxiekin alderatuta.
Gainera, ekimenaren bultzatzaileak adierazi du zerbitzu horren gabeziak aisialdirako aukerak murrizten dizkiela hainbat herritarri.