ZOZKETA

Errigoraren 10. urteurrena ospatzeko upategi nafar batean bisita eta bazkaria zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko aza. 3a, 11:30

Errigorako 10. urteurrena ospatzeko agerraldia. / Errigora

Errigora ekimenak 10 urte bete ditu eta aurten hiru kutxa oparitzeaz gain, Nafarroako upategiak hobeto ezagutzeko bisita eta bazkaria antolatu ditu. Aiaraldea Komunikabidearen bitartez, eskualdeko errigorakideekin partekatu nahi dute ospakizuna. Hemen klikatuta parte hartu daiteke zozketan.

Errigorak aurrera jarraitzen du 10. urteurreneko ospakizun eskuzabalekin. Pasa den astean hainbat saski zozkatu ostean, honetan Nafarroako upategi bat hobeto ezagutzeko hitzordu bikoitza eskuratzeko aukera emango du. Izan ere, bisita eta bazkaria eskuragarri jarriko ditu. Zehazki, Lakar udalerrian dagoen Lezaun Upategiko ateak irekiko dituzte parez pare urtarrilean eta otsailean.

Errigorakideekin hori partekatzeko, egitasmoak txartel bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabidean eta hemen eman beharko dute izena interesdunek. 

Berez, modu horretan ospatu nahi du ekimenak duela 10 urte ekin ziotela Nafarroako euskalgintza babesteari: "Euskalgintzaren zakua oparo bete dugu -1.800.000 euro!- saskiek emandako mozkinekin". Hain zuzen, 130.000tik gora saski bete dituzte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuekin, bide batez, tokiko kontsumoa sustatuta.

Saskiak eskatzeko aukera

Aurten ere, Errigorak ez du bere konpromisoa ahaztu eta Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren edizio berria abiatu du. Horretarako, saski bakarra osatu dute, 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional batuta. Saskiek prezio bateratua dute, 50 eurokoa, eta azaroaren 9ra arte eskatu daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide