Urteroko erakusleiho lehiaketaren edizioa berria abiatu du Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioak (AEKO), Aiarako Kuadrillaren babesarekin. X. edizioa izango da aurtengoa, eta izen ematea irekita dago jadanik, azaroaren 20ra arte.
Eskualdeko udalerri arabarretako saltoki eta taberna guztiek parte hartu ahalko dute norgehiagokan. Inskripzioa doakoa izango da, eta gaia librea, baldintza bakarrarekin: “establezimenduak ohikoan saltzen diren produktuak” izatea erakusleihoetan.
AEMEren, Izan Amurrioren, Zabaia Landa Garapenerako Agentziaren edota Apill-en bulegoetara jo behar da izena emateko, baina aukera dago baita telefono bidez egiteko ere, Laudioko Merkataritza Bulego Teknikora deituta (94 672 28 01).