Gaur goizean ere atzerapenak daude Renfeko C-3 linean, hau da, Urduña eta Abando lotzen dituen zerbitzuan. Arazoak, gutxienez, 09:00ak aldera hasi dira eta ezusteak 5 eta 20 minutu arteko atzerapenak ekarri ditu.
Horrez gain, geltoki batzuetan nasa aldaketa egin behar izan dute eta trena ez da hartu behar ohiko tokian, baizik eta bestaldean.
Gutxienez, unitate bat matxuratu da gaur goizean eta 09:25ean Abandotik atera behar zen trena baztertu behar izan dute Bilbon.
Renfeko sindikatuek aspaldi salatzen dute enpresa publikoaren utzikeria: gidarien falta, enplegu suntsipena, azpikontratazioa eta trenak zaharregiak direla. Zahartze prozesu horren ondorioz, matxurak biderkatu dira azken urteetan eta langileek nabarmendu dute jadanik ez daudela piezak apurtzen dena ordezkatzeko.