ARGAZKIAK

Palestinaren kontrako sarraskia salatzeko kalera atera dira eskualdeko herritarrak

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko aza. 7a, 21:21

Gernika-Palestina ekimenak dozenaka bizilagun elkartu ditu Aiaraldeko plazetan. Urduñan, Laudion, Amurrion eta Orozkon egin dituzte Gazako sarraskia salatzeko elkarretaratzeak. Gaur hilabete bete da Israelek Gazako zerrenda bonbardatzeari ekin ziola, eta honezkero 10.000tik gora dira bertan hildakoak.

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur arratsaldean Euskal Herriko ehun udalerritan. Deialdi herritarrak oihartzuna izan du Aiaraldean ere, eta dozenaka izan dira palestinarren aurka Israel egiten ari den sarraskia salatzeko kalera atera diren herritarrak.

Hain zuzen ere, hilabete bete da gaur (azaroak 7) Gazako miliziek Israelen erasoa egin eta Tel Avivek azken urteetako oldarraldirik bortitzena abiatu zuenetik Gazako zerrendaren aurka. Azken datuen arabera, 10.000 baino gehiago dira hildako palestinarrak, horien artean 4.000 haur baino gehiago. Honezkero hogeita hamar egun baino gehiagoz luzatu den setioa ezarri dio Israelek Gazako zerrendari: elikagairik, urik eta erregairik gabe geratzen ari dira bertako herritarrak eta Gaza eta Egipto arteko Rafahko pasabidetik sartzen ari den laguntza humanitarioa oso urria da herritarrek biziraun ahal izateko.

Ikastetxe eta lantokietan mobilizazioak

Plazetan bakarrik ez, Aiaraldeko ikastetxe eta lantokietan ere egin dituzte mobilizazioak gaurko egunean. Laudio Ikastolako langileek, adibidez, elkartasun argazkia atera zuten Palestinako banderak eskutan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide