'Poliedroa' bideo-podcast saioa estreinatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 22:25

Estudioa atondu du komunikabideak bideo-podcastak ekoizteko. / Aiaraldea.eus

Astero plazaratuko dute atal berri bat, ostegunetan. Bihar ikusi ahalko da lehena. 

Poliedroa izeneko bideo-podcast saioa ekoizteari ekingo dio Aiaraldea Komunikabideak, bihartik aurrera. Grabaketa gela atondu dute Faktorian, eta bertan grabatuko da asteroko saioa, ostegunero plazaratzeko. 

Eskualdeko errealitateari ertz eta alde ezberdinetatik begiratzea izango da saioaren helburu nagusia. Horretarako, hainbat gonbidatu eta kolaboratzaile jarriko dira estudioko mikrofonoen aurrean.  

Saioa Aiaraldea.eus atarian egongo da ikusgai, eta baita komunikabidearen gainontzeko sare sozialetan ere.

Gazteentzako tailer irekiak

Horrez gain, 14-18 urte bitarteko gazteei bideratutako podcast tailer irekiak ere abiatuko ditu Urtxintxa elkarteak Faktorian, Aiaraldea Komunikabidearekin elkarlanean, gazteak podcasten mundura euskaratik eta euskaraz gerturatzeko aukera izan dezaten. Saioak azaroaren 18 eta 25ean izango dira, 10:00etatik 12:00etara, eta izen ematea libre eta doakoa izango da.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko erredakzioa@aiaraldea.eus helbidea edo 688 84 81 52 telefono zenbakia (dei edo Whatsapp bidez) baliatu daiteke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide