Kirikino aisialdi taldeak udazkeneko egonaldia proposatuko die 2008 eta 2014 urteen artean jaiotako umeei eta euren familiei. Izan ere, hiru egun eta bi gau igarotzea planteatu du aisialdi taldeak.
Tarte horretan askotariko jolasak izango ditu hizpide egitasmoalk eta partaideen arteko elkarlana sustatuko dute.
Egonaldiaren prezioa 80 eurokoa izango da bazkideentzat eta 90 bazkide ez direnentzat. Horren barruan sartzen dira garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza.
Izena emateko epea azaroaren 22an amaituko da eta izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin beharko dute interesdunek. Zalantzak izatekotan 688 72 66 65 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.