Ez zara argitzen gaur egungo sare sozialekin? Zure seme-alabei mugikorrean agertu zaizunaren inguruan galdetu behar diezu uneoro?
Mota horretako arazo eta kezkak dituzte pertsonentzako ikastaroa antolatu du Urtxintxa Eskolak, Aiaraldea Komunikabidearekin elkarlanean eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. 'Gurasoentzako Multimedia Eskolak' izena jarri diote egitasmoari, baina egungo sare sozialen inguruko oinarrizko trebakuntza jaso nahi dute pertsona guztiek parte hartu ahalko dute.
Datorren astean eskainiko dituzte saio guztiak, 17:30etatik 18:30etara. Hauek dira egun bakoitzean jorratu dituzten gaiak:
- Azaroak 20, astelehena: Zer dira Instagram eta Tik Tok eta nola funtzionatzen dute?
- Azaroak 21, asteartea: Zer da Twitch eta nola funtzionatzen du?
- Azaroak 23, osteguna: Nola egin argazki hobeak?
Saioak erabat ireki eta doakoak izango dira, eta ez da aurretik izena eman beharko.
