Gaur eguerdian, 12:30ak aldera, larrialdi zerbitzuek bi mendizale bilatzeari ekin diote Tologorrin, Ertzaintzaren prentsa bulegoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Hain zuzen, bi lagunak harrapaturik geratu dira mendiko toki batean eta ez dira gai ez jaisteko ezta igotzeko ere. Hori dela eta, larrialdi zerbitzuekin harremanetan jarri dira eta suhiltzaileak zein Ertzaintzaren helikopteroa aritu dira euren bila.
Mendizaleen kokapena topatu ondoren, baztertu dute Ertzaintzaren helikopteroa baliatzea erreskaterako eta eskualdetik aldendu da bitarteko hori. Orain suhiltzaileek aztertu behar dute nola aterako dituzten dauden tokitik. Momentuz, ondo daude osasunaren aldetik.