PILOTA

Ezustea utzi zuen Emakume Master Cup txapelketak Orozkon eta iazko finalistetako bat kanporatu zuten

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 20a, 16:15

Orozkon jokatu zen igandean Emakume Master Cup lehiaketa./ E. M. C.

Pilotak asteburu bizia izan du Aiaraldean eta Orozkoko hitzordua baino lehen, Herriaren Txapelketaren jardunaldi berria jokatu zuten ostiralean.

Aiaraldea izan da asteburu honetan, bigarren aldiz, Emakume Master Cup txapelketaren geltokia. Igandean jokoan egon ziren finalerdietako txartel bi eta Leire Garaik ezustea eman zuen Olatz Arrizabalaga kanporatu eta gero. Arrizabalaga finalista izan zen aurreko denboraldian, baina horrek ez zion balio izan Garai menperatzeko. Izan ere, Garaik lasaiago ekin zion jokatzeari eta Arrizabalagak, aldiz, akats gehiago egin zituen. Azkenean, 22-14 emaitzarekin izan zen garaipena Garairentzat.

Beste kanporaketan egungo txapeldunak, Amaia Aldaik, ez zuen hutsik egin eta Leire Galeanori erraz irabazi zion (22-10).

Guztira, Orozkoko pilotalekuan jokatutako partidak honako emaitza hauekin amaitu ziren:

  • Eskuz banaka pilota mistoa promesak:

Nagore Galeano 4
Marta Gómez 18

  • Eskuz banaka pilota mistoa promesak:

Lide Lopez 18
Amaia Zarrabeitia 7

  • Eskuz banaka pilota mistoa eliteak:

Olatz Arrizabalaga 14
Leire Garai 22

  •  Eskuz banaka pilota mistoa eliteak:

Amaia Aldai 22
Leire Galeano 10

Aretan ere lehia

Emakume Master Cup ez ezik, gogoratu beharra dago Aretako frontoian Herriaren Txapelketaren edizio berria dagoela jokoan. Ostiralean Hormaetxe eta Albeniz bikoteak Canabal eta Bergara izan zituen aurrean.

Partida gogorra izan zen, eta Canabal eta Berga bikote nafarrak hasieratik amaieraraino menderatu zuen. Atzelariek ondo jokatu zuten, puntu luze eta landuekin. Azkenean, Nafarroako pilotariek 22-11 menderatu zuten Hormaetxe eta Albeniz.

Euskal Federazioko lau eta erdiko elite mailan, aldiz, Karregalek 22-8 garaitu zuen Uribe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide