Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak Bizilagunak ekimenaren edizio berri bat ospatu zuen igandean. Zurrumurru eta jarrera arrazistak baztertzeko asmoarekin, jatorri eta kultura desberdinetako auzokideak bazkari baten bueltan elkartzea du helburu egitasmoak.
Artziniegan, Amurrion eta Laudion antolatu zituzten otorduak. Janaria ez ezik, kantuak, dantzak eta istorioak ere elkarbanatu zituzten.
Argazkiak: Aimar Gutierrez, Aitor Aspuru, Zehar-Errefuxiatuekin