AIARALDEA HEMEN

Gazteen arteko indarkeria matxista aztergai Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian

Erredakzioa 2023ko aza. 22a, 10:08

Gai ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago jadanik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 190. zenbakia. Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrerako deialdia sakonean aztertzen du aldizkariak. Irakurleak, gainera, gazteak eta indarkeria matxistaren gaia sakonean aztertzen duen gehigarri berezia aurkituko du hamabostekarian.

Inprentatik ateratzear da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria, 190. alegia. Urteko azken aurreko zenbakia da honakoa, eta orotariko erreportaje eta elkarrizketak topatuko ditu irakurleak.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak, gehiengo sindikalarekin batera deituriko Greba Feminista Orokorra aztertu dugu sakonean agerkarian. Azaroaren 30ean eskualdeko kaleak hartzeko deia zabaldu dute, "zaintza eskubide kolektiboaren alde". Greba deialdiaren aldarrikapenak eta mobilizazioen eskualdeko hitzordu nagusiak aletu ditugu.

Gehigarri berezia

Horrez gain, gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 190. zenbakiak. Eskualdeko gazteen artean gertatu eta salatzen ari diren eraso matxisten gaia lantzen du gehigarriak. Horretarako, testigantzak, analisiak eta bestelako materiala bildu dugu, "indarkeria matxista mahaigainean jartzeko".

Hauek eta beste hainbeste gai topatu daitezke Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Bihartik aurrera banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide