Arabako Txakolina izendapenak uzta "oso etsigarria" jaso du aurten. Berez, espero zuten iazko markara ez heltzea, inoiz izandako onena izan baitzen, baina aurreikuspenak baino nabarmen okerragoa izan da emaitza eta 2017ko datuetan geratu dira.
Berez, elkarteak espero zuen, gutxienez, 500.000 kilo mahats biltzea, baina kopurua 394.400 kilotan geratu da, espero zutena baina %20 gutxiago.
Jatorrizko izendapena zaintzen duen elkarteak azaldu du oso urte zaila izan dela, ohi baino batez besteko tenperatura altuagoekin. Berez, hotz eta hezetasun oso altuak egon ziren urtarrilean, izotza otsailean eta gero udaberri irregularra heldu zen tenperatura altuekin, oso lehorra; eta normalean baino euri gutxiago egin bazuen ere, izurrite endemikoak agertu dira, hala nola mildiua edo oidioa.
Gauzak horrela, udaberriaren eta udaren irregulartasunak eragin handia izan du uztan, euri-jasak, izozteak eta txingorra agertu baitira, baita bero handiko egunak ere, tenperatura leunekin tartekatuta, mahastien kopuru handi bati eragin diotenak.
Alde positiboa, kalitatea
Arabako Txakolinarentzako albiste ona izan da uztaren kalitatea handia izan dela. Horri gehitu behar zaio iazko uzta, kopuruaren zein kalitatearen aldetik, bikaina izan zela eta oraindik ardo nahikoa dagoela 2024. urteari aurre egiteko, aurtengo ardoa saldu baino lehen.