Gabonetako oporrek eta abendu hasierako zubiak ordutegi eta zerbitzu murrizketak ekarriko dituzte Osakidetzan, eta horrek, aldi berean, isla izango du Aiaraldean.
Hain zuzen, lau anbulatoriok aldatuko dituzte ohiko ordutegiak: Laudiokoak, Arespalditzakoak, Luiaondokoak eta Arrankudiagakoak.
Berez, aldaketak honako hauek izango dira:
- Arespalditzak abenduaren 7an itxiko du.
- Laudion abenduaren 4, 18 eta 25, zein urtarrileko lehen asteetan ordutegia 08:00-17:00 izango da.
- Arrankudiaga-Zollon anbulatorioa itxiko dute abenduaren 4ko, abenduaren 25eko eta urtarrileko lehen asteetan.
- Luiaondoko anbulatorioa urtarrileko lehen astean itxiko dute.