Goizean goiz hasi dituzte Aiaraldeko piketeek euren ibilbideak Amurrion eta Laudion. Lehenengo orduetan Amurrio eta Laudioko lantegietan ari dira mobilizatzen.
Urduñan ere mobilizatu dira piketeak zaintzaileei babesa adierazteko.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/5ZrX2bOA3B
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Amurrioko Lanbiden ere salatu dituzte zaintzari lotutakoabusuzko lan eskaintzak. Gero manifestazioa hasi da herrian.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/lzY89gv39k
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Ez duenez itxi, Laudioko Eroski supermerkatuan sartu dira piketeak.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/6eZ7TA8qbo
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko San Roke nagusien egoitzan salatu dituzte piketeek greban ezarritako gehiegizko zerbitzuak. Langile batzuk ere atera dira piketeei elkartasuna adierazteko.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/IYjIyE00DV
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Amurrioko Udaletxean ere sartu da piketea.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/6WW1r43fBS
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko Lamuza parrokiako arkupeetan eskaini dute grebalarientzako gosaria.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/x3GqbKGYGQ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Arabako Foru Aldundiaren politika pribatizatzaileak salatzeko protesta egin du piketeak Laudion.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/iYO7FwfRI0
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko herriguneko taberna eta saltoki txiki gehien-gehienak itxita daude. Irekita dauden enpresa kate batean ekintza egin du piketeak.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/WhHSS5i3X0
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Lanbidek zaintzari lotutako abusuzko lan eskaintzak salatu dituzte Laudion, bere egoitza okupatuta. Lan baldintzak duintzea exijitu du pikete feministak.#GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/fnGdbyqecK
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudion Lanbidera sartu dira grebalariak! pic.twitter.com/mZruUHX2LO
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) November 30, 2023
Langile grebalariek eurek itxi dituzte Laudioko bi supermerkatu.#Greba pic.twitter.com/3WShVI9Xvm
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Amurrion ekin diote grebalarientzako gosaria prestatzeari.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/0u6MNJqmsz
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Zaraobe Institutura ere heldu da pikete feminista.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/6fXNKaOwlV
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Ikasle talde batek piketea osatu eta Laudio Institutuan sartu da.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/sfWvB60s13
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko piketea herrigunera heldu da jadanik.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/JtPQb4LPJx
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Amurrioko piketea herrigunea blokeatzen ari da.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/KgGTr3tYSI
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Industria guneak utzi eta herriko kaleetara jo du Amurrioko pikete feministak.#az30grebafeministaorokor #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/bB0GJLgbT2
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko pikete feministako ordezkariak Gometegui enpresan ere daude, lanean ari diren beharginekin.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/HhcbCWPsd5
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Laudioko Mecet enpresan sartu dira pikete feministako ordezkariak, gaurko aldarrikapenak azaltzeko eta grebara batu daitezen barruan dauden langileak.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/lg1CNCVHwO
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Amurrioko piketea Aldaiturriaga poligonora mugitu da. Enpresa gehienak itxita daude.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/P5jeUzyFeT
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
IMQ enpresak Laudion duen egoitzaren aurrean ekintza egin du piketeak, salatzeko zaintzak negozio bilakatzen dituela konpainiak.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/9YhWgaqm57
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Tubacex enpresara heldu da Laudioko pikete feminista.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/f7DmnuoECt
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Garnica enpresaren aurrean jarraitzen du piketeak Laudion, istilurik gabe.#Az30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/miX5a6rl4V
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Dozenaka lagun batu dira Laudion pikete feministan aritzeko eta herriko lantegietara jo dute. Garnica enpresan hasi dute ibilbidea.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/YEv6mk9TGu
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
Euripean hasi da piketeen ibilbidea Amurrion, industria poligonoan, hain zuzen.#A30GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/Ntvq4Nf0nA
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 30, 2023
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.