Josu Estarrona Arabako EH Bilduren senataria eta Gorka Elejabarrieta Senatuko EH Bilduren bozeramaileak azalpenak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuari, Renfe enpresak kudeatzen duen eta Araba eta Bizkaia lotzen dituen C3 Bilbo-Urduña trenbideak eskaintzen duen zerbitzu “eskasa” dela eta.
Zehazki, ordezkari politikoek lau galdera erregistratu dituzte:
- Azken 2 urteetan, zenbat zerbitzu kendu dira C3 Bilbo-Urduña trenbidean?
- Azken 2 urteetan, zenbatekoa da C3 Bilbo-Urduña Aldirietako trenbideko zerbitzuek duten bataz besteko atzerapena?
- Argitu egin da zeintzuk diren trenak atzeratu edota zerbitzuak bertan behera uzteko arrazoiak? Hala izatekotan, zeintzuk dira?
- Arrazoi horiek gainditzeko soluziorik planteatu al da? Hala bada, zeintzuk dira soluzio horiek?
Koalizioko ordezkariek azpimarratu dute zerbitzuan kalitatea geroz eta okerragoa dela eta aipatu dute aurtengo udan 6.230 intzidentzia egon direla.
Senatariek adierazi dute sindikatuek salatu dutela atzean dagoen arazo nagusia langile falta dela.
Halaber, Estarronak eta Elejabarrietak goraipatu dute zerbitzuak duen garrantzia eskualdean: "Kontuan izan behar dugu C3 Bilboko Aldirietako trenbidea Airaldeko herri gehienak Bilborekin lotzen dituen garraioa dela: Urduña, Amurrio, Aiara (Luiaondo), Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga; eta beraz, ezinbesteko garrantzia du eskualdeko biztanleen eguneroko bizitzan".