Aiarako IX. Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du AEKOk (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioak), Aiarako Kuadrillaren babesarekin.
Establezimenduek lehiaketaren bereizgarria daukate jarrita dagoeneko eta berehala hasiko da epaimahaiaren lana. Epaile teknikoak Gorka Otsoa de Alda, Iñigo Bastida eta Txus Suarez dira eta lanak baloratzeko orduan bost ezaugarri aztertuko dituzte: sormena eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromatistika eta elaborazioa eta akabera.
Honako hauek izango dira sariak:
- Lehen saria: 700 euro eta garaikurra
- Bigarren saria: 300 euro eta garaikurra
- Hirugarren saria: 150 euro eta garaikurra
- Bi garaikur: Bata Aiarako erakusleiho onenarentzat eta bestea Okondoko erakusleiho onenarentzat.
Aurten, gainera, AENKOMER-ek (Arabako Merkataritza Federazioak) 150 euro eta garaikur bat emango dizkio erakusleiho deigarrienari. Abenduaren 20an Arespalditzan egingo den sari banaketa ekitaldian jakinaraziko dira irabazleak.