Laudioko Lezeaga Aretoak hartu zuen azaroaren 24an Beldur Barik lehiaketaren IX. edizioaren sari banaketa. Guztira 27 bideo prestatu zituzten eskualdeko ikasleek indarkeria matxistaren adierazpen oro salatzeko egitasmo honetarako.
Zehazki, Etxaurren Ikastola, Artziniegako Arteko Gure Ama, Amaurre Ikastetxea, Zabaleko Ikastetxea, Zaraobe Institutua, Mendiko eskola, Orozko eskola, Latiorro Ikastetxea, Fabian Legorburu Areta Herri Eskola, Laudio Institutua eta Laudio Ikastolak parte hartu zuten ekimenean.
Sariei dagokienez, Orozko eskolak, Artziniegako Arteko Gure Amak eta Etxaurren ikastolak eskuratu zuten kategoria bereziko hirugarren saria. Bigarren saria Zabaleko eskolarako izan zen, Zabalekon beldur barik! lanagatik, eta lehen saria Fabian Legorburu Areta Herri Eskolarentzat, Argazkirik, ez, ez da ez bideoagatik.
Bigarren kategoriako bigarren sariak Laudio Ikastolarako Pikito bat eta Zaraobe Institutuko Baina ze arraio? ikus entzunezkoek eskuratu zituzten. Lehen saria, aldiz, Laudio ikastolarentzat izan zen, Red Flag proiektuagatik.
Argazkiak: Laudioko Udala
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!