Aiarako Kuadrillak lan eskaintza plazaratu du euskara teknikariaren baja dela medio. Zabalik dago plaza duen langilea behin-behinean ordezkatzeko deialdia, eta hemen eman daiteke izena.
Langilea Aiarako Kuadrillan euskararen erabilera zaintzeaz arduratuko da, erabilera sustatuz, tokiko erakunde eta udalerri bakoitzaren Euskara Planaren edukiak zehaztuz, argitalpen ofizialak aztertuz, Kuadrillak kontratatutako itzultzaile enpresaren zerbitzua kontrolatuz eta Eusko Jaurlaritzarekin eta inguruko udaletako euskara teknikariekin koordinatuz, besteak beste, bere kategoriari dagozkion zereginak betez.
Eskakizunei dagokienez, Unibertsitateko diplomaturako gutxieneko prestakuntza, joan-etorrietarako ibilgailua eta euskarazko C2 titulua, Euskal Filologiako gradua eta Herri Administrazioko esperientzia eskatu dituzte.