Gaur Aiaraldean herritar ugarik ezusteko ezatsegin bikoitza topatu dute kalera ateratzean. Izan ere, zero azpiko tenperaturak ez ezik, hotzak eragindako kalteak ere azaleratu dira.
Nagusiena C-3 lineako tren zerbitzuan izan da. Renfek bidaiariei adierazi dienez, hotzak katenaria izoztu du.
Ondorioz, hainbat tren zerbitzu kendu dituzte eta Amurrion autobusa eskaintzen ari dira Laudioraino joateko
Bidaiari batzuek ordu eta erdiko atzerapenak jasan dituzte eta oraindik ere badaude.