Atzo ospatu zuten Aiarako Erakusleihoen Lehiaketaren X. edizioa Arespalditzako Zentro Sozialean eta Aldama Arraindegiak eskuratu zuen aitortza nagusia. Aiarako Kuadrillako egitasmoaren bigarren saria Burutxaga Harategia amurrioarrarentzat izan zen eta hirugarrena La Encina Jatetxearentzat, Artziniegakoa.
Horrez gain, Antojo Jatetxeak Aiara udalerriko saria jaso zuen eta Okondoko farmaziak, aldiz, Okondokoa.
Aldama Arraindegiak beste aitortza bat eskuratu zuen, Aiarako erakusleiho deigarriena, alegia.
Tokiko merkatariekin batera, erakunde publikoetako hainbat ordezkari aritu ziren ekitaldian, bai Arabako Foru Aldundikoak zein eskualdeko instituzioetakoak.
Laudioko sari guztiak
APILL, bere aldetik, Laudioko sari guztien berri eman du. Zehazki, herriko Lehiaketa teknikoan hauexek izan dira emaitzak:
1. Aldama Arraindegia
2. Perfumería Irusta
3. Tapicería Juan
4. La Casa de Resa
5. Lur Natur Denda
Atal teknikoarekin jarraituz, azpimarratu behar da Amateur erakusleihorik onena Can Modasentzat izan dela eta erakusleiho berri onena Jana Ilepandegiarentzat.
Bestalde, Laudioko Udalak erakusleihoan euskara txertatzeagatik ematen zuen saria Lur Natur Dendarentzat izan da. Plaka bat eta 300 euroko bonoa Laudion kontsumitzeko jaso zuen Lur Natur Dendak.
Laudioko herri Lehiaketari dagokionez, publikoak eman duen lehen saria Jana Ileapandegia izan da. Oraingo honetan, herritarren balorazioa Laudio Berrikusi App-aren bidez egin da, 400 boto baino gehiagorekin.
Laudioko Lehiaketan herri-balorazioren emaitza hauxe izan da:
1. Jana Ileapaindegia
2. Monai
3. Tapicería Juan
Argazkiak: AEKO eta APILL