"Maridomingiren istorioa inoiz ez bezala" kontatuko dute bihar (abenduak 23) Faktorian eskainiko duten ikuskizunean. Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatu du emanaldia, eta Maridomingik berak hartuko du parte bertan. Gabonetako pertsonaia, ordea, ez da bakarrik azalduko, eskualdeko beste hainbat sorginen laguntza izango du eta.
Hain zuzen ere, sorginen laguntza galdegin dute antolatzaileek. Ikuskizunean sorgin gisa parte hartu nahi duen oro batu daiteke Maridomingiren taldera. "Berdin du adina, gogoak baino ez dira behar", azpimarratu dute antolatzaileek. Parte hartzeko esteka honetan eman behar da izena.
Ikuskizuna, doakoa
Ikuskizuna 17:30ean hasiko da, baina Faktoriako ateak 17:00etan irekiko dituzte. Sarrera doakoa izango da, eta Maridomingik, gainera, eskualdeko haur guztiei luzatu die bertaratzeko gonbita. Behin ikuskizuna bukatuta, Maridomingirekin hitz egin eta argazkiak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Iaz ere antzeko emanaldia eskaini zuen Kokoriko Hezkuntza Faktoriak: