Euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko hainbat ekimen egin ziren asteburuan Aiaraldean, urtearen amaieraren atarian. Elkarretaratzeak egin zituzten Orozko eta Urduñan. Amurrio eta Laudion, aldiz, ekimen bereziak antolatu zituzten, argiak baliatuta. Modu horretan, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den mobilizaziora batzeko gonbita luzatu zuten, deialdi nazional horren ikurra den giltza irudikatuz.
Argazkiak: Aitor Bugoa, Javier Pikaza, Ruben Ladron de Gebara eta Beñat Aginako