Roberto psikologoa, psikoterapeuta, irakaslea, ikertzailea, egilea eta komunikatzaile bikaina da. Robertok uste du garrantzitsuena ez dela zer egin behar den jakitea, baizik eta horretarako gai izatea.
Bere ustez, XXI. mendeko psikologia klinikoak eta psikoterapiak helburu izan behar dute pertsona sufrimendutik gogobetetzera igarotzea. Esku-hartze klinikoaren esparruan hiru hamarkada lanean eman ondoren, prebentzioaren aldeko apustua egitea erabaki du, emozioak kontrolatuz. Emaitza hezkuntza-eredu propioa izan da, eta VEC (vinculación emocional consciente) izena jarri zion, Espainiar estatu osoko 300 ikastetxe baino gehiagotan ezarri dena.
Eredua bi egoera emozionaletan oinarritzen da: TRAM (tristeza, rabia, asco, miedo) eta CASA (curiosidad, alegría, seguridad, admiración). CASAn bagaude, sintonia badago esaten denaren eta egiten denaren artean. Ez gara esaten eta egiten duguna, sentitzen duguna gara.
Robertoren arabera, ez dago emozio positiborik edo negatiborik. Emozio horiek atseginak, desatseginak edo mistoak izan daitezke, eta guztiak oso erabilgarriak dira, une bakoitzerako aukera emozional onena aukeratzeko gaitasuna badugu.
Jardunaldian irakasleak, familiak eta erakundeetako ordezkariak izan ziren. Jardunaldiaren ondoren, informazio bilketa bat egin genuen eta jardunaldia oso positiboki baloratua izan da. Horren adibide jasotako ekarpenak dira:
- "Roberto Aguadoren bizi-proiektuaren esperientziak eguneroko lana modu bizigarrian laguntzen digu. "
- "Kontuan izatea zein garrantzia duen gure lanak efektiboki lantzen dugun materiaz aparte "
- "Zer ez den egin behar gelan. Zer dagoen gure esku eta zer ez"
- “Ildo horretatik jarraitu (Zorionak), eta agian horrelako hitzaldiak gehiago zabaldu",
- "Maizago egin hitzaldi aberasgarri hauek. Mila esker!"
Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldia burutzeko Amurrio Antzokiaren laguntzari.
Laster berriz ikusiko garelakoan, Aiaraldeko euskal eskola publikoak.