Atzerapenak konpontzeko, Renfek 3 minututan luzatuko du Urduña eta Bilbo arteko bidaia

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 16a, 11:04

Tren bat atzerapenarekin./ Aiaraldea

Hala adierazi Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu Idazkariak. C-3 linean, gainera, 9,7 milioi euroko inbertsioa iragarri du.

Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu Idazkariak adierazpenak egin zituen atzo Aiaraldea zeharkatzen duen C-3 Renfeko zerbitzuari buruz. Espainiako Gobernuko ordezkariak azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren eskaera jarraiki, eskaintza handituko dutela eta Bilbo-Urduña ibilbidea egingo duten 74 tren egongo direla.

Horrez gain, beste 56 trenek lotuko dute Laudio eta Bilbo eta beste zortzi Civi -geltoki erabilietan soilik utziko dituztenak bidaiariak- ere egongo dira.

Aldaketa horien helburua da 05:00etik 23:30ak arte tren bat egotea hamabost minuturo.

Atzerapenen kontrako planak, bidaia luzatu

Bestalde, Santanok aurreratu du puntualtasuna bermatzeko plana abiatuko dutela, eta ordutegiak moldatuko dituztela fidagarriak izan daitezen. Hori bai, bidaiak hiru minutu gehiago luzatuko dira. Luzapen hori "azpiegituraren beharrei aurrei egiteko" erabiliko dute.

9,7 milioi euro

Horrekin guztiarekin batera, Renfek 9,7 milioi euroko inbertsioa egikarituko du; azpiegituraren elektrizitatea bermatzeko, LED argia instalatzeko, markesina berriak ezartzeko edota paperontziak eta bankuak aldatzeko.

Kritikak

Santanoren adierazpenek, edonola ere, ez dute jende guztia konbentzitu, eta, esatearren, X/Twitter sare sozialean irekitako Bilboko Aldiriko Kaltetuen kontuak kritikatu du jadanik 10 eta 20 minuturo daudela trenak Urduña eta Bilbo lotzeko eta ziurtatu duten gauza bakarra dela bidaiak luzeagoak izango direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide