AIARALDEA HEMEN

Osasun sistema publikoa aztergai Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehenengo zenbakian

Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 06:00
Osasun sistema publikoa izan dugu aztergai hamabostekarian. / Aiaraldea.eus

David Hernandezen heriotzak kezka sortu du osasun sistema publikoaren egoeraren inguruan. Aiaraldea Hemen hamabostekariaren lehenengo zenbakian sakonean landu dugu gaia, Osakidetzako profesionalen eskutik. Hernandezen kasua, gainera, ez da bakarra izan.

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehenengo zenbakia. Sakonean landu dugu osasun sistema publikoaren kudeaketa eta gaur egungo egoera. Izan ere, mediku baten arreta jaso gabe Laudioko anbulatorioan zendu zen David Hernandezen kasuan alarma guztiak piztu ditu eskualdean.

Gaia lantzeko Osakidetzako profesionalekin batu gara, eta guztiak bat datoz ideia berdinean: Hernandezen heriotzak azken urteetako arazo estrukturala jarri du iritzi publikoaren ahotan. Hain zuzen ere, 42 urteko laudioarraren heriotza ez da kasu isolatu bat: Camila Lopes eta Unai Ordoñez elkarrizketatu ditugu hamabostekarian, euren alaba 2020an zendu baitzen larrialdietan mediku batek artatu gabe.

Gai gehiago

Bestelako gaiak ere landu ditugu hamabostekariaren 32 orrietan. La seca eleberria argitaratu duen Txani Rodriguez idazlea elkarrizketatu dugu, obra berriaren nondik norakoak aletzeko. Tasio Martin alpinista urduñarrak Patagoniako Cerro Torre mendian bizitako abenturaren berri ere jaso dugu agerkarian.

Hezkuntza gehigarria

Aiaraldea Hemen hamabostekariak 12 orriko gehigarri berezia dakar oraingoan. Ikastetxeak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurrematrikulazioan daude murgilduta. Gauzak hala, eskualdeko hezkuntza eskaintza jaso du Aiaraldea Komunikabideak gehigarrian, baita hezkuntza komunitatearekin lotutako zenbait eduki interesgarri ere.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide