V. Berdintasunaren aldeko Eskualde Ibilbide Neurtuak kuadrilla hartuko du berriro martxoaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko ots. 2a, 10:30

Laua eta familian egiteko inolako zailtasunik gabekoa izango den ekimenak Amurrio eta Laudio batuko ditu 12.400 metroko ibilbidearekin.

Martxoaren 17an Kaskagorri eta Altzarrate klubek Laudioko, Amurrioko eta Aiarako udalekin elkarlanean antolatutako V. Berdintasunaren aldeko Eskualde Ibilbide Neurtua izango da.

Aurreko urteetan egin den bezala, kirolariak 10:00etan abiatuko dira aldi berean Laudioko eta Amurrioko Herriko Plazetatik, eskualdean berdintasuna indartzeko eta sustatzeko helburuarekin. Martxak Arabako bi herriak batuko ditu, laua eta familian egiteko zailtasunik gabea den 12.400 metroko ibilbidearekin. Gainera, ibilbidearen erdian, Luiaondon hain zuzen ere, parte-hartzaileentzako hornidura-puntua jarriko da, eta bertan edariak, frutak eta galletak egongo dira.

Izen-ematea

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 17ra arte, edo kamiseta izakinak amaitu arte eman ahal izango dute izena, bi klubetan. Laudion herritarrek Udaletxeko sarrerara joan beharko dute astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Bertan Herri Laguntzaileak izango dira herritarrei arreta emateko.

Amurrioko bizilagunek Kultura Etxera joan beharko dute martxoaren 17a baino lehen, 17:00etatik 19:00etara astelehenetik ostegunera eta 11:00etatik 13:00etara ostiraletan.

Izen-emateak 10 euro balioko du. Parte hartzaileei kamiseta teknikoa eta zapi eta txapa oroigarriak emango zaizkie. Irabazleak izendatzeko, egindako denborak kontuan hartuko dira, baina tarteko denborak ere sarituko dira. Sariak Laudioko Lezeaga Aretoan banatuko dira ibilaldiaren ondorengo egunetan.

Argazkiak: Naia Vallejo, Laudioko Udala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide