AIARALDEA HEMEN

Aiara Dantza Taldea eta espeleologia, Aiaraldea Hemen hamabostekariko protagonista berriak

Erredakzioa 2024ko ots. 7a, 07:00

Gai ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Aiara Dantza Taldearen berrogei urteko ibilbidea aztertu dugu sakonean, eta Takomano Espeleologia Taldeak Gorobeleko kobazuloetan egindako lanari ere eskaini diogu tartea.

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko bigarren zenbakia, 193.a alegia. Tokiko aktualitateari lotutako 32 orri ditu argitalpenak; albistez, elkarrizketaz, erreportajez eta argazki galeriez osaturik.

Aiara Dantza Taldearen berrogei urteko ibilbideari eskaini diogu azala. Amurrioko dantzariek 1984an ekin zioten talde horretan antolatzeari, eta geroztik belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu dute euskal folklorearen tradizioa eta dantzarekiko maitasuna.

Takomanoko espeleologoek Gorobeleko kobazuloetan egindako ikerketei ere tarte zabala eskaini diegu hamabostekarian. Talde horretako kideek hamarkada bat daramate mendilerroko karsta ikertzen.Aurkikuntza garrantzitsuak sinatu dituzte espeleologiaren arloan, bereziki Ponatako Pagadiko kobazulo-sisteman. Berriki koska bat gora egin dute ikerketa espeleologikoen garapenean, espeleo-urpekaritzaren mundura jauzi eginez.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da paperezko euskarria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide