Lehen sektoreko protesta olatuak oihartzuna izan du Aiaraldean ere

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ots. 9a, 19:50

Aiaraldeko herri mugakideetatik etorriak, dozenaka traktorek zeharkatu dituzte eskualdeko errepideak gaur arratsaldean; azken asteko mobilizazioekin bat eginez.

Artziniega, Aiara eta Amurrio zeharkatu dituzte gaur arratsaldean dozenaka traktorek, azken egunetan lehen sektorean egondako mobilizazioekin bat eginez.

Espainiako banderak soinean, Quincoces de Yuso eta Merindadeetako nekazariek sustatu dute gaur arratsaldeko ekimena, baina egon dira karabanara batu diren tokiko baserritarrak ere.

Lehen sektorea borrokan

Azken asteetan Frantziako eta Espainiako estatuak astindu dituzte lehen sektorearen protestek. Europar Batasunak ezarritako neurrien aurka eta sektorearen etorkizunaren alde, traktore karabanak eta errepide mozketak izan dira tokian toki.

Euskal Herrian ere izan dute oihartzuna protestek, Nafarroan gehien bat. Araban ere elkarretaratzeak egin dituzte traktoreekin, Eusko Jaurlaritzaren aurrean atzo eta Foru Aldundiaren aurrean gaur.

Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak zein Foru Aldundiek lehen sektoreko ordezkari sindikalekin batzartzeko prestutasuna azaldu dute, protesta olatuen ostean. Euren aldarrikapenei kasu egingo dietenaren esperoan, lehen sektoreko ordezkariek historikotzat jo dituzte mobilizazioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide