Renfek jakinarazi du Arabako lau tren geltokitan jarriko dituela bidaiarien sarrerak kontrolatzeko tresna berriak, guztiak Aiaraldean: Laudio, Luiaondo, Iñarratxu eta Salbio.
Bi eredu jarraituko dituzte kontrol puntuek. Alde batetik, pasillo itxura dutenak egongo dira. Hau da, txartela pasa ostean irekitzen direnak eta bidaiariari igarotzea ahalbidetzen diotenak. Horiek dira Laudion indarrean daudenak, esaterako. Bestetik, dorreak ere jarriko dituzte, txartela hurbiltzean tarifa kobratzen dutenak.
Eredu bakoitzak azpiegitura bereziaren instalazioa exijituko du (ateak urrutitik irekitzeko baliabideak, interfonoak...) eta 2026an amaitu beharko ditu Renfek lanak.
Estatu osoan 7,7 milioi euro inbertituko ditu sistema berri horietan, Europar Batasuneko Next Generation funtsak baliatuta.