Igandean izan zen Sevillako maratoia eta Zurich AEFAT taldeak parte hartu zuen lasterketan. Hain zuzen, ataxia telangiectasia gaixotasuna pairatzen duten sei gaztek bete zuten ibilbidea eta 23 boluntarioren babesa izan zuten hori egiteko.
Aiaraldeko sei kirolari txandakatu ziren aulki gurpildunak bultzatzeko: Xabi Alonso, Iñaki Ibarrola, Javi Lopez, Abel Fernández 'Spiderabel', Javi laburu eta Imanol Llano.
Kirol egitasmoaren helburua izan zen gaixotasunaren berri ematea, lasterketa inklusiboa ahalbidetzea eta gaitza ikertzeko dirua biltzea. Berez, 900 euro eskuratu zituzten larunbatean elkartasun produktuak salduta.
Argazkiak: Xavier d’Arquer-Doblestudio