Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia, 194. zenbakia, alegia. Nekazarien protestek agenda mediatikoa markatu duten hilabetean, tokiko baserritarren errealitatea ekarri dugu azalera. Eskualdeko azoketatik ibili gara ekoizle txikien errealitatea bertatik bertara ezagutzen. Ondorioa argia da; industrializaziora jotzen ari den lehen sektorean bizirauteko borrokan ari dira Aiaraldeko baserritarrak.
Bestelako gaiei ere eskaini diegu begirada ere. Besteak beste, Jatsu Landeta eta Aritz Arberasekin elkartu gara, eta paseoa eman dugu David Perez Sañudo zuzendariaren Los últimos románticos pelikularen grabaketatik.
Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da paperezko euskarria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.