PSE-EEk lau aiaraldear sartu ditu Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako zerrenda arabarrean. Honako hauek izango dira hautagaiak:
- Jorge Juez: 8. postuan doa zerrendan. Laudioar hau 1975ean jaio zen eta EHUn ikasi zuen enpresen kudeaketa eta zuzendaritza diplomatura. Egun Tubacex enpresako Laudioko fabrikan lan egiten du, biltegiko administrari gisa.
- Laura Fernandez: 11. postua doa zerrendan. Amurrioko zinegotzia eta Udal Gobernu Taldeko kidea da. Osakidetzako langilea ere bada, Txagorritxuko ospitalean radiologia zerbitzuko koordinatzailea baita. Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasi du, baita Coimbran ere. Hemen ikusi daiteke iaz Amurrioko alkate izateko aurkeztu zenean Aiaraldea Komunikabidearekin eginiko elkarrizketa:
- Itxiar Oribe: 15. postuan doa zerrendan. Barakaldon jaio eta han bizi izan zen 29 urte bete arte. Geroztik Artziniegan dauka bizilekua, non alkategaia izan zen azken udal hauteskundeetan. Enplegu trebatzaile eta orientatzailea da ogibidez. Hemen ikusi daiteke iazko hauteskundeen atarian eginiko elkarrizketa:
- Miguel Martin: 18. postuan doa zerrendan. Madrilen jaio zen 1961ean eta Amurriora joan zen 2005ean. PSE-EEko afiliatu bilakatu zen 2017an eta tokiko taldearen idazkaria da. Gizarte Segurantzako langilea da, Laudioko bulegoaren zuzendaria, zehazki.