Atzerapenak pilatzen ari dira Renferen C-3 linean. Tren-sareko komunikazio sisteman matxura gertatu da gaur goizean, eta une batez zerbitzua eten behar izan dute. Honezkero arazoa konpondu duten arren, atzerapenekin dabil tren-zerbitzua, bi noranzkoetan.