1.060.000 euro banatu ditu Hazi Fundazioak Aiaraldeko landa eremuari lotutako 26 proiektu ekonomikoren artean

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 6a, 07:10

Belardi zentroa izan da babes ekonomikoa jaso duen egitasmoetako bat. Irudian, zentro hori eraikitzeko obrak.

Aiaraldea suspertzeko plan bereziaren testuinguruan, Hazi Fundazioak lehiaketa abiatu zuen dirulaguntzak esleitzeko lehen sektoreari eta landa eremuari lotutako proiektuen artean.

Pasa den astean argitaratu zuen Hazi Fundazioak abiatutako hiru lehiaketen emaitzak. Egitasmoak Aiaraldea suspertzeko plan bereziaren barruan kokatuta daude eta lehen sektorean eta landa eremuan ekonomia jarduera sustatzea dute helburu.

Guztira, 1.060.000 euro esleitu ditu Eusko Jaurlaritzari lotutako erakundeak, hiru ataletan banatuta. Lehenengora diru kopuru gehiena bideratu dute eta eskualdeko lehen sektorea eta elikagaien industria berritzea izan da helburua. Esparru honetan babesa jaso duten egitasmo gehienek euren aurrekontuen %50 eta %60 bitarteko dirulaguntzak jaso dituzte. Berez, 27 proiektu aurkeztu zituzten eta hamaikak ez dute dirurik eskuratu. Horietako zazpi finantzazioa agortu delako eta beste biak ez dutelako gutxieneko puntuazioa lortu. Horrez gain, batek ez zuen tarterik deialdian eta beste bat epez kanpo aurkeztu zuten.

Ikus daitekeen moduan, ideia anitzak hartu dituzte aintzat: Belardi haragi eraldaketarako zentroa, txakolindegien berritze prozesuak, ongarriak eskuratzeko azpiegiturak edota interpretazio zentroak, besteak beste.

Landa eremuko jarduera ekonomikoa bultzatzeko bi deialdi

Aurrekontu txikiagoarekin izan bada ere, beste bi deialdi egin zituen Hazik Aiaraldeko landa eremuan jarduera ekonomikoa mantendu eta bultzatzeko.

Lehen deialdian hamabi proiektuk parte hartu zuten. Horien artean bost hautatu zituzten eta %40ko dirulaguntza jaso zuten. Beste bat %22arekin geratu zen, dirua agortu zelako. Beste lau finantzazio gabe geratu ziren, batek ez zuen gutxieneko puntuazioa eskuratu eta azkenengoa ez zen sartu deialdiaren planteamenduaren barruan.

Honako hauek izan dira esleitutako egitasmoak:

Azkenik, bost proiektuk parte hartu zuten landa eremuko ekintza ekonomikoa sustatzeko beste deialdian eta horietako lauk %70ko finantzazioa izan dute. Besteak ez zuen bat egiten eskatutakoarekin. Egitasmo hauek modu zuzenean daude lotuta agroekologiarekin eta tokiko ekoizle txikiekin:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide