AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Erredakzioa 2024ko mar. 6a, 07:00
Gai ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Inprimategitik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Arkaitz Eskuza eta Iker Larrazabal pilotari profesionalei eskaini diegu tokia azalean, ostiralean elkarren aurka arituko baitira Binakako Serie B Txapelketako finalerako txartel bila.

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekari berria, 194. zenbakia, alegia. Arkaitz Eskuza eta Iker Larrazabal pilotari profesionalei eskaini diegu tokia azalean. Orozkoko partiden ondoren, ostiral honetan aurrez aurre arituko dira Zumarragan jokatuko den finalaurreko partidan.

Bi pilotariek Binakako Serie B Txapelketako finalerako txartela dute helburu, eta partidaren aurreikuspenen inguruan galdetu diegu.

Beste hainbat gai jorratu ditugu agerkarian: Zinkha taldeari elkarrizketa, Okondoko Altxa Burua egitasmoari buruzko edukia edota herriz herrikako aktualitatea.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8ak aldarrikapenez beteko ditu Aiaraldeko kale eta plazak. Hamabostekarian espazio zabala eskaini diogu Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari, eta honen testuinguruan antolatu diren hainbat eragilerengana hurbildu gara: Amurrioko Emakumeon* Sarea, Aiaraldeko Gazte Talde Feminista eta Arrankudiaga eta Zolloko Emakume Taldea.

Horrez gain, datozen egunetako mobilizazio eta ekintzen agenda zabala osatu dugu, herriz herri eta orduz ordu.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da paperezko euskarria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide